Uharterekin #lagunMIGA zaitez jardunaldi oso ona

En la PlazaPasa den igandeko Uharterekin #lagunMIGA zaitez jardunaldia arrakasta itzela izan zuen.
Gure web orriaren lehen urtemuga aitzakia izan da jarduera honetan 225 pertsona baino gehiago elkartzeko.
Proposatutako orienteering jolasak Uharten zehar kokatutako 17 puntu zituen: mendebaldean Dorraburuko zubitik hasi, ekialdean Atondoako presaraino,  Oihana mendiko Gazteluko hondakinak bilatzeko igo hegoaldean dagoen Zokoa presako askaldegietara iristeko.

Ibilbideak 6-7 kilometro zituen, ematen zen inguru-bueltaren arabera, eta 200 metroko desnibela.

Guztira 87 puntu lor zitezkeen, honela banatuak:

10 puntu Oihana mendiko Gazteluagatik.
8  puntu mendi gainetik Atarrabia aldera jaitsiz dagoen argindar-dorrearen ondoan jarritako balizagatik.
7na puntu joateagatik Dorraburu zubira, Irlara eta Zokoako askaldegietara.
6na puntu Apezpikuaren Aldapagatik (Oihana mendia) eta Baratzetako Iturri berriagatik.
5na puntu “Cantamañanas”eko Graffiti muralagatik (Areta) eta Berdintasuna Plazagatik.
4na puntu Uharte Arte Garaikideko Zentroagatik eta Atondoa presagatik.
3na puntu San Esteban plazako Harriagatik, Kartzelagatik (ur-biltegia), Danbolin etxeko patioagatik, El Ferial plazagatik, Artadiburua Zubiko eskelagatik (Kalbarioa) y Ugazte-Gaztelekuagatik.

Eta hementxe ditugu gure irabazleak:

Bikote Kakauete

Koadrilen Maila

1. Bikote Kakauete: Aimar Urquizu Diego, Oihan Pascual Huerto.  Puntuak:87  Denbora: Ordu 1:16′:16″

2. Irabazleak: Asier Bronte, Markel Urmeneta, Aitor Razquin, Julen Ahetxu eta Andoitz Vizcay.  Puntuak: 87  Denbora: Ordu 1:23′:43″

3. Azenario pirata: Noelia Itoiz eta Xabi   Puntuak:87   Denbora: Ordu 1:24′:38″

Familiarteko maila

Berdinketa 1. eta 2. postuetan, 87na punturekin

Las Junis y Las Julis

1. Las Julis Idoia Senosiain, Oskia Senosiain eta Simón Ahetxu. Denbora: Ordu 1: 26′:10″

1. Las Junis Piru Ahechu, Saioa Ahechu eta Koko Vicente. Denbora: Ordu 1: 26′ :10″

2. Aquerreta I: Ainhoa Aquerreta, Luis Echeverria, Maite Echeverria, Mikel Marina eta Angel Aquerreta. Denbora: Ordu 1:40′:40″

2. Aquerreta 2: Pili Aquerreta, Maite Aquerreta, Sonia Echeverría eta Amaia Marina. Denbora: Ordu 1:40′:40″

3. L&L:   Oscar eta Jon   Puntuak: 87 Denbora: Ordu 1:45′:10″

Sailkapen osoa ikusteko sakatu hemen: Lagun-MIGAko sailkapen orokorra; Lagun-MIGAko familiarteko sailkapena; Lagun-MIGAko koadrillen arteko sailkapena

Migas

Eguraldi ona lagun genuela jardunaldi ederra pasa genuen eta OGI-MAMI herrikoi bat hartuz bukatu genuen. Argazki gehiago ikusteko sakatu ondorengo estekan:  Uharterekin “lagunMIGA zaitez” 1. jardunaldia

Lip Duba grabatzeko Uharte osoa atera zen kaleetara eta izpiritu berdinarekin sortu zen gure Web orria, bai eta Uharteko Baliabide Komunitarioen Sarbiderako Gida ere.

Web orria parte hartzeko gune bat da, bazterketarik gabekoa, eta bertan gero eta kultur talde, kirol talde eta elkarte gehiago batzen dira ekimen honetara.

Jarrai ezazu Facebook bitartez Uharteko ekimen guztiak ATSEGIN DUT sakatuz eta Twitter bitartez @UharteEzagutu

MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK!!!

You may also like...