SAXOFOI ENTZUNALDIA

saxofón audición 2014 - Beatles concert

” JOKALDI BIKAINA”

Hurrengo asteartean, Apirilak 15, Uharteko Musika Eskolako Saxofoi gelaren kontzertua ospatuko da.

Aurten esperientzia berezia izango da, bai saxofoilarientzako bai publikoarentzako. Oraingoan jo ordez jokatuko dugu.

(Jokaldi Bikaina) Kontzertuaren izenburuak entzunaldiaren izaera azaltzen du.

Playstation 3 eta The Beatles Rockband jokuaren laguntzaz, ikasleek Liverpooleko laukote famatuaren 25 abestien ahots-parteak jokatuko dituzte.

Sarrera dohainik izango da eta lekua bete arte.

Arratsaldeko 7etan Uharteko Kultur Etxeko aretoan itxoiten zaituztegu, Jokaldi Bikaina egiten saiatuko gara.  

 

You may also like...