SORTZEN JAIAREN AURRETIKO AKTIBITATEAK: GAZTE ETA HELDUENTZAKO ANTZERKIA EUSKARAZ

Lingua-nabajorum

GAZTE ETA HELDUENTZAKO ANTZERKIA EUSKARAZ. Sarrerak: 4,10€

Maiatzaren 8an, ostegunarekin, 19:00ean kultur etxean. Tartean Teatroa eta Ez Dok Hiru Bikoteatroaren “Lingua Nabajorum” komedia.

 

Patxo Telleriak idatzia eta Jokin Oregik zuzendua, obra hau elkarrizketa burugabe, bizkor eta ironiaz beteetan oinarritutako ikuskizuna da, ibilbide luzea eta estilo ondo mamitua duten bi aktorek jokatua. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten duten interpretazioak, ezin bestela izan, ikusleen algarak sorraraziko ditu. Lur honetan gertatu diren gatazka ugariak euskararen jatorriaren eta bilakaeraren kausa direlako teoria erotik abiatuta, aktoreek goreneko une historikoen segida eroa aletuko dute, hasi Neolitikotik eta gaur egun arte. Lingua Nabajorumek ikuspegi txoroa, ikonoklasta eta askea ematen du euskarari buruz.

Antolatzaileak: Uharteko Udala, Kultur Etxea eta Zubiarte Euskaltegia.

You may also like...