UDABERRIKO KONTZERTUA

primavera

Ekainaren 20an, ostirala, 20.00etan San Juan Elizan. Andra Mari Zuria abesbatza eta Uharteko Musika Eskolako abesbatza txikia eta irakasleriaren parte hartzearekin: Unai Otegi (flauta), Carlos Peñaranda (txistu) eta David Burgui (gitarra). Josu Larumbe pianoan eta Eneko Aranguren perkusioan.

Aurten, kontzertua publiko guztiak ezagutzen dituen abestietan oinarrituta dago; Nino Bravo, Metallica, Cold Play edota Itoiz-en abestiak izango ditugu, baita afrikako obra batzuk ere. Aurtengo kontzertuaren ezaugarri nagusi bat izango da errepertorioko abesti batzuen bertsioak beste musika-estilo batzuetara moldatuko direla; horrela, adibidez, Metallica-k tango itxura hartuko du. Zuzendariak: Raquel Martinez eta Jesús Mª Beltza.

You may also like...