gazteentzako enplegurako hastapenei buruzko TRANSITANDO Proiektua

Egoera ez da erraza, baina zerbait egin behar dugu: aritu, korritu eta esperimentatu.

16-23 urte bitartekoa bazara eta mugitzeko, ezagutzeko, kooperatzeko, sortzeko, beste pertsonak laguntzeko, gauza berriak ezagutzeko gogoak sentitzen badituzu edota lanaren munduan hasi nahi baduzu, parte hartu Transitando proiektuan.

Lagundu emanzipariorako zubiak eraikitzen!!! 

ZER DA?

Aktibaziorako eta enplegurako hastapenei buruzko proiektua, 15 urtetik 23 urte bitarteko Uharte, Corella eta Lizarrako gazteentzat.

HELBURUA

Helburua gazteen zirkulazio soziala sustatzea da enplegurako, boluntariotzarako, prestakuntzarako eta mugikortasunerako hastapenei buruzko guneez osatutako zirkuitu baten bidez.

Ez da bilatzen gazteen enplegu-arazoa zuzenean konpontzea (horretarako beste neurri bateko politikak behar direlako), baizik eta “aktibazio sozialeko” bide bat eskaintzea gaur egungo egoeragatik batere erraza ez daukan kolektibo bati. Gizarte eta hezkuntza alorreko proposamen bat da eta ideiak eta ekintzak batzen ditu gazteen emantzipazioa ahalbidetzeko eta horretan laguntzeko.

A3 HUARTE

JARDUERAK: aktibaziorako zirkuitua.

Enplegurako hastapen espazioa: astebeteko lan ordaindua (ingurune edo kultura arloetan).

Boluntariotzarako espazioa:  komunitate-lanak (kultura, kirola, sortze-lanak, sensibilizazioa…).

Mugikortasun espazioa: bidaiak eta gazte-trukeak beste hirietako gazteekin.

Gazteen interesa eta motibazioa identifikatzeko elkarrizketak egingo dira eta gero aukeratutakoekin taldeak eratuko dira.

Lanak 2014ko irail eta abendu bitarte burutuko dira.

Ez duzu formazio berezirik izan behar.

 

Interesa baduzu, eskatu zure hitzordua e-mailen bidez. Bilduko gara, informazio gehiago emango dizuegu eta zure kandidatura aurkeztu!!!

Leku mugatuak. 

espaciokrea@gmail.com (T) 948 198 503

www.espaciokrea.org –  www.nuevo-futuro.org

You may also like...

1 Response

  1. Maikel Cardenas Medina(e)k dio:

    Soy un joven de Burlada de 17 años y estoy muy interesado en este proyecto,ya que este año estoy en casa sin estudiar y sin hacer nada.Muchas gracias.