ERAKUSKETA

Azaroaren 3tik 14ra arte, % ATTAC Nafarroa – justizia ekonomiko globalak antolatzen du ondorengo erakusta informatiboa: “El Tratado de Libre Comercio e Inversiones entre la Unión Europea y EEUU”; elkartearen lana da ekonomiaren inguruko hausnartze eta proposamenak egitea, ikuspuntu kritiko batetik.
Erakusketa SOLASALDI INFORMATIBO batekin osatuko da, bertan Hitzarmena sinatzekotan sortuko dituen giza eta ekonomiko ondorioak azalduko dira: herritarron eskubideetan eta ingurunean, langabezia handiagotzearen posibilitatea, eskubide laboralak txikiagotuko lirateke, elikagai transgenikoak legeztatuko lirateke, fracking-a baimenduko du, legeria guztiak kenduko lirateke finantza-mundua kontrolatu ahal izateko eta, horren ondorioz, krisi berriak jasateko aukera zabalduta, etab. Azaroaren 7an, ostirala, 19:30ean Kultur Etxean. Doako sarrera edukiera bete arte.

You may also like...