HIRI GARRAIOA – HERRITARREI GALDEZKA

Uharteko Udaleko zinegotziek bizilagunei “Villavesa” – Eskualdeko Hiri Garraioaren ibilbideari buruz galdetzea erabaki dute, gerora emaitza Iruñerriko Mankomunitateari helarazteko.

Eguna: 2014ko azaroaren 16a, igandea.

Lekua: Kultur Etxeko Areto Nagusia.

Ordutegia: 10:00-20:00

Galdera hau 16 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago, Uharten erroldatuak egon behar dira 2014/01/01a baino lehen.

Hona hemen bozka emateko 3 aukerak:

Alterativa 3Ibilbidea:

Uhartera San Andrés, Atarrabia errepidea, Calvario eta Zubiarte kaleetatik sartzen da, gerora Pérez Goyena kaletik sartu Ugarrandia etorbidera iristeko. Ibilbidearen burua Zokoa pasealekuaren inguruan burutuko litzake.

Maiztasuna:

Geldialdi guztiak 12 min.

Alternativa 8Ibilbidea:

Uhartera Martiket auzo-berritik sartzen da Calvario kalea zeharkatuz 12 minutuko maiztasunarekin, baina Zubiarte kalean ibilbidea bitan banatzen da: adar bat Ugarrandiara 24 minuturo eta bestea Alde Zaharrera 24 minuturo.

Maiztasuna:

12 min eta adarretan 24 min.

Alternativa 14Ibilbidea:

Aldaera honetan konbinatzen dira Calvario kaleko lurjausiaren aurreko egoera eta Aretan barna Ugarrandiara doan adarretako bat.

Maiztasuna:

Geldialdi guztiak 24 min.

ZATOZ BOZKA EMATERA. ZURE ZAIN GAUDE!

You may also like...

1 Response

  1. Vecino(e)k dio:

    Lo que me alucina es que te puedan votar las tres opciones a la vez