CANTAMAÑANAS KALEKO XII. ARTE JAIALDIA

GRAFFITI MURALA
Irailaren 8tik 12ra arte Portal kalean, Babylon tabernaren atzeko aldean. 300 metro karratuko mural bat margotuko da; bertan, Bulgariako, Serbiako, Bilboko, Iruñeko eta Uharteko kaleko artista profesionalek parte hartuko dute.
RAP KONTZERTUAK ETA DJ SAIOAK.
Irailaren 12an, larunbata, San Juan plazan 18:00etatik aurrera, ondorengo Rap taldeekin: La Oreja de Evander (Zaragoza), Kodigo Norte (Gasteiz), Erik Urano & Zar Uno (Valladolid) + Iruñeko eta Uharteko taldeak. Jarraian, DJ saioak izanen ditugu goizaldera arte eta baita dantza ikuskizun berezia ere.
Koordinatzailea: Jabi Landa “Corte Art Works” eta Big Dip “DBR”. Antolatzaileak: Cantamañanas Kolektiboa, Arte Garaikideko Zentroa eta Uharteko Udala: kultura eta gazteria arloak. Laguntzailea: Montana Colors eta Deltadec. Diruz laguntzen dute: Babylon tabernak eta Chill Art Bidai Agentziak.

You may also like...