LAN BILA ZABILTZA ETA 16-29 URTE DITUZU? INFORMATU!

Laster batean Uharteko Udalak 16 eta 29 urte bitarteko gazteak kontratatuko ditu.

Ezinbesteko baldintza da Gazte Berme sisteman erregistratua egotea (informazio gehiago http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Informacion/Empleo+juvenil/ )

Enplegu hauentarako hautaketa 2015eko urriaren 16ko 14:00ak baino lehen inskribatuta daudenen artean eginen da.

Oraindik inskribatua ez bazaude, ez bazaude ikasten edo lan egiten baina lana bilatzen ari bazara , hementxe inskriba zaitezke:

– Ugazten (Uharteko Gazte lokalean) NAN elektronikoarekin

– Modu zuzenean gazte Informazio koordinazio zentroan (Yanguas y Miranda kalean, 27 behea, Iruñean); edo Enplegu bulegoan edo aurretik hitzordua hartuta (948077070) Komertzio Ganberan.

ANIMATU!!! Edozein zalantza argitzeko Ugaztetik pasa!

You may also like...