ENPRESEENDAKO DIRU-LAGUNTZA batez ere langabeak kontratatzeko konpromezua duten prestakuntza ekintzak finantziatzeko

2015eko urriaren 15ean, 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean interesgarria iruditzen zaigun diru-laguntza argitaratu zen. Langabetuak eta Gazte Berme Sisteman dauden gazteak kontratatzeko konpromezua duten prestakuntza ekintzetarako ditu-laguntza da.

Beraz, enpresaren batek interesa izatekotan hementxe honen informazio gehio jasotzeko lotura zehazten dugu, onuragarri izan baitaiteke Uharteko langabetuendako eta gazteendako.

93E/2015 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, diru-laguntza publikoak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena langileak, batez ere langabeak, kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza ekintzak finantzatzeko.

You may also like...