UHARTE 1090 – 2016: ERDI AROKO ospakizuna

JARDUEREN EGITARAUA

Maiatzak 18 (asteazkena) – 12:00etan, Uharte Arte Garaikideko Museoan jai egitarau prentsa aurrean aurkeztuko da.

Maiatzak 26 (osteguna) – 18:30-20:30 Uharte Arte Garaikideko Zentroan, Aitor Pescador eta Pello Monteano historialarien mahai-ingurua “Uharte eta Iruñeko Erreinua 1090. urtean ”. Moderatzailea: Julio Urdin.

Maiatzaren 18tik ekainaren 5era, Uharte Arte Garaikideko Zentroan. Eraskusketa:

Memoria Fotográfica. Huarte Siglo XX” liburuaren argazkiak eta duela mende bateko marrazkien laminak.

X-XIX mendeen arteko Uharteri buruz ezagutzen den dokumentazio garrantzitsua.

Maiatzaren 28an (larunbata) 10:00etatik 15:00era arte. Erdi Aroko Ospakizuna.

09:30     Goiz-soinuak Uharteko joaldunekin.

10:00     Eskulangileen azoka San Juan plazan eta El Ferial plazan.

10:15     “Artzain-apurren” dastapena El Ferial plazan. Ardoa Aroa ardandegiak jarriko du.

11:00     Erdi aroko ibilbidearen zabaltze ekitaldia Uharteko Kantuz, Ardanbera Fanfarrea eta Txalapartarekin.

11:30     UGAZTE. Gazteek kalejiran joanen dira San Juan plazaraino erdi aroko gerlariek lagunduta.

12:00     San Juan plazan. Agintariei ongi etorria. Pregoia udaletxeko balkoitik batukadaren danborren erritmoan eta jarraian, Nafarroako ereserkia, Txalaparta, aurreskua Ortzondo dantza taldearekin eta Kantuz. Erraldoien dantzaldia, Uharteko jota eskola, Ortzondo txiki polka eta Uharteko herriari eskainitako jota euskaraz erraldoi eta Ortzondo taldeko dantzari handiekin. Ondoren, gonbidatutako agintariak ibilbidea eginen dute “Orden de la Jarra”ko erdi aroko gerlariek lagunduta.

14:00     Ardien ile-mozketa erakustaldia, garai batean bezala, Uharte Arakilgo Anttonikorekin.

15:00     Herri bazkaria, Euskal Parrilak zerbitzatua, eta bazkalondoren musika.

Helduen menua 19 €: Entsalada mistoa, kroketak, baserriko oilasko izterrak erreta, txerri saiheskiak, postrea, edaria, kafea eta kopa.

Haurren (16 urte arte) menua 11 €: Kroketak, patea, hanburgesa parrilan erreta, izozkia, ura eta freskagarriak. Txartelak Kultur Etxean erosi ahalko dira maiatzaren 2tik 20ra arte 10:00-13:00 ordutegian. Artzain-apurretarako ere erosi ahalko da txartela 2 euroan.

IBILBIDEAN ZEHAR IKUSIKO DITUGU

Uharteko Kantuz eta Ardanbera Fanfarrea, Ibaialde kaleko askan Atarrabiako abesbatza, Berdintasuna, eta Inzoa elkarteetan eta Oiezki erdi aroko tabernak…

San Juan plazan: eskulangile, IES Huarte,  Andre Mari emakume taldearen “Emakumea erdi aroan “ eta Arturo Navazen, Harri Larumberen eta Luis Morearen obren erakusketa.

Eskola zaharretako patioan: Txikienentzako erdi aroko jolasak eta atrakzioak. Haurrentzako herri kirolak Mieltxo Saralegirekin.

Portal kalean eta pasabidean: Detatec-ek Uharte 1090 mural oroigarria eginen du, eskulangileak eta 13:00etan, Motxoli plazan, Ugazteko gazteen erdi aroko torneoa.

Berdintasuna elkarteko aparkalekuan: Erdi aroko erakusketa: dendak, armak, tortura eta zirujiako piezak, setioko makinak. Arotzak bi ezpata eginen ditu Uharte eta ospakizun hau gaitzat hartuta.

Ibaialde kalean: Angela Morenoren obren erakusteka bere etxepeko ZUBIARTE TAILERRAn eta haurrentzako lantegiak. José Urdin eskultorearen tailerra bisitatzeko aukera.

Portal kalea (atzealdean): Inzoa elkartearen ondoan, Natxo Barberena eta Oscar Paternain artistek beren tailerra irekiko dute publikoarentzat.

San Esteban plazan: kirol erakusketa.

LAGUNTZEN DUTE: Uharteko Kultur eta Kirol Taldeak, Musika Eskola, IES Huarte, Uharte Arakilgo Udala, NEAN (Nafarroako Errege Artxibo Nagusia), AHN (Archivo Histórico Nacional), CACH (Uharte Arte Garaikideko Zentroa),  Inzoa eta Berdintasuna elkarteak.

Jaia irekia eta parte-hartzailea izanen da Uharteko adin guztietako bizilagunentzat, erdi aroko jantziekin atonduak.

ETA ARRATSALDEAN…. UHARTEKO EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU!

16:00     Eskola zaharretako patioan. Haurrentzako jokoak “Bazen behin Uharte” Dindaiarekin.

16:30 – 18:00   El Ferial plazan. The Eclectic Celtic Band kontzertua.

18:30 – 19:30   San Juan plaza. Jauziak.

20:00 – 23:00   San Juan plaza. Dantzaldia Kresalarekin.

You may also like...