KAIXO UHARTE!

Datorren larunbatean, Uharteko Gazteak, San Juan enparantzan egongo gara errefuxiatuen aldeko zapiak saltzen. Txosnetan ere egongo dira salgai, 3€ren truke. Pasa zaitez gure mahaiatik, lagundu ditzagun errefuxiatuak denon artean!
zapiak

Bidegabekerien aurka, mugarik gabeko mundu bat eraiki

Inor ez da ilegala, denona da bizitza duin bat edukitzeko eskubidea. Europak hau ukatzen duen bitartean, guk ahal bezain beste egingo dugu interes ekonomikoek bultzaturiko gerra baten biktima diren familia; guraso, haur eta gu bezalako gazteak laguntzeko.

Honakoan, errefuxiatuen alde jo nahi dugu, euren herrialdetik ihes egitera behartuta dauden pertsonak, mugak ixten dituzten herrialdeen esku-hartzeak bultzatuta. Ez gaude ados Europak aurrera eramaten dituen politikekin, elkartasunean eta berdintasunean oinarritutako mundua eraiki nahi dugularik.

Horretarako, Eraikitik zapi batzuk jarriko ditugu salgai, dohaintzak jasotzeko itsulapiko batekin batera, eta eskuratutako dirua errefuxiatuen kanpamenduetan laguntzen dabiltzaten pertsonei helaraziko diegu, Uhartetik merezi dutenaren zatitxo bat heldu dadin.

Alde batetik, laguntza hau “Pharma Community Kitchen” sukaldera bidaliko da, zeinak bolondres independienteen, errefuxiatuen eta greziar biztanleen lanari eta lankidetzari esker, Kalochori eremuan bizi diren pertsonentzako janaria prestatzen duten.  Errefuxiatuek jasotzen duten elikadura txarra eta errefuxiatu eremuen barnean janaria prestatu ahal izateko debekua izan ziren hura sortzeko arrazoiak pasa den uztailean.

Bestetik, dirua Bartzelonako suhiltzaile batzuez osaturiko bolondres talde batera bidaliko da. Zenbait hilabetez Idomenitik hurbil laguntzen egon direnak, bertako baliabide eskaseko pertsonei arropa eta janaria bidali eta helarazteaz arduratu direlarik.

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK!

You may also like...