APERITIFAK Enter This. Komunitatea eraikitzea: Uharteko espazio komunak. Urtarrilak 28, larunbata. 11:00-14:30

Salomé eta Florian gara, Berlingo Enter This arkitektura kolektibokoak, eta Uharte Zentroan eginen dugun topaketara gonbidatu nahi zaituztegu. Hasteko eta bat, “punsch” austriarra zerbitzatuko da, gorputza berotzeko, eta Uharteko karriketara joanen gara, ibilaldi txiki bat egitera. UAGZ barrenetik aldatzen ari da, eta poliki-poliki, artea sortzeko zentro bat bilakatzen ari da. Bada, aldaketa horiek Uharteko herrian berean zer-nola eragin dezaketen ikusi nahiko genuke. Lankidetzazko prozesu bat hasi nahi dugu eta, horregatik, jakin nahiko genuke zer ikuspegi duzuen herriaz eta inguruaz. Komunitatearen mapa bat marraztuko dugu denok elkarrekin!

Ibilaldiak UAGZera itzuliko gaitu atzera, non “punsch” gehiago zerbitzatuko baita, bai eta “tartine” frantsesak ere.

Urtarrilak 28, larunbata. 11:00-14:30

 

You may also like...