INAUTERIETAKO HIRI KANPALDIAK

Laster batean hementxe ditugu inauteriak eta zuen sem-alabek 3 opor egun izanen dituzte: otsailaren 27, 28 eta martxoaren 1a.

Planik bai?

Udaletik eskaintzen diren INAUTERIETAKO HIRI KANPALDIETAN izena ematera animatzen zaituztegu.  Udaleku horiek Tubindo Naturgelak burutuko ditu eta une honetan haur hezkuntzako 1. maila eta lehen hezkuntzako 6. maila artean ikasten ari diren neska-mutilentzako dira.

Ikusiko duzue, primeran pasako dute!

Izen-emate epea: urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra, 948 012 012 telefonoan.

Aurre-inskripzio kuota: 18,50€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak konfirmatzea 948 012 012 telefonoaren bitartez, otsailaren 8tik 10era.

PREZIO PUBLIKOA (3 egun):

  • 5.000 € bitarteko PCE, 18,50€.
  • 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE, 23,00€.
  • 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE, 29,00€.
  • 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE, 32,00€.
  • 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE, 35,00€.
  • 20.001 eurotik gorako PCE, 38,50€.
  • Erroldatu gabeak, 60,00€.
  • Haurtzaindegi zerbitzua (8:00-9:00) 19,50€ erroldatuak eta 23,50€ erroldatu gabeak.
  • Jantoki zerbitzua (14:00-15:30). Prezioa 13,50€ (gutxienez, 8 haur) eta 7,00€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da.

 

Argibide gehiago 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) eta 948 33 10 53 (Euskara Zerbitzua) telefonoetan.

You may also like...