ASTE SANTUKO HIRI KANPALDIAK

Laster batean hementxe ditugu Aste Santuko oporrak eta zuen sem-alabek 4 opor egun izanen dituzte: apirilaren 18, 19, 20 eta 21a.

Planik bai?

Udaletik eskaintzen diren ASTE SANTUKO HIRI KANPALDIETAN izena ematera animatzen zaituztegu. Udaleku horiek haur hezkuntzako 1. maila eta lehen hezkuntzako 6. maila artean ikasten ari diren neska-mutilentzako dira eta Txubindo Naturgelak ematen ditu.

Ikusiko duzue, primeran pasako dute!

Izen-emate epea: martxoaren 20tik 24ra, 948 012 012 telefonoan.

Aurre-inskripzio kuota: 20,00€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak konfirmatzea 948 012 012 telefonoaren bitartez, martxoaren 29tik 31ra.

PREZIO PUBLIKOA (4 egun):

• 5.000 € bitarteko PCE, 25,00€.

• 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE, 31,00€.

• 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE, 38,50€.

• 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE, 42,50€.

• 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE, 46,50€.

• 20.001 eurotik gorako PCE, 51,50€.

• Erroldatu gabeak, 79,50€.

• Haurtzaindegi zerbitzua (8:00-9:00) 19,50€ erroldatuak eta 23,50€ erroldatu gabeak.

• Jantoki zerbitzua (14:00-15:30). Familiek bazkaria etxetik ekarriko dute eta Udalak hozkailua eta mikrouhina jarriko du jantokian. Monitorearen kostua erabiltzaileen artean banatuko da eta 18,00€ (gutxienez, 8 haur) eta 9,50€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da.

Argibide gehiago 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) eta 948 33 10 53 (Euskara Zerbitzua) telefonoetan.

You may also like...