#ConoceUharteEzagutu2017 lehen pistak!!

Bihartik hasita eta maiatzaren 12ra arte Uharten zehar egingo den gure “Orienteering” jokoaren pistak ematen egonen gara. Arras erraza izango da: Uharte osoan banatuta 18 kontrolgune izanen dira, batzuek ospe handiko lekuei egiten diete erreferentzia, gainontzekoak zein diren asmatu beharko duzu.

Horretarako kontrolgune bakoitzeko 3 pista emanen dizkizugu; beraz, adi egon.

Gogoratu Uharte herrigunea baino gehiago dela.
Soilik 2 ordu dituzu bidea egiteko!!!

Zuk eta zeure taldeak estrategia bat antolatu behar duzue!!!

Ideia da kalifikaziorik handiena lortzea, leku guztiek ez dute berdin balio-eta!

Kontrolguneak identifikatuta egonen dira ondorengo izenarekin:#ConoceUharteEzagutu2017

Gogoratu izena eman dezakezula maiatzaren 10a arte: Kultur Etxean, Ugazte-n edota ondoko posta elektronikoan: contacto@conoce-uharte-ezagutu.info

Etorri, Uharte ezagutu eta maiatzaren 14an ezin hobeki pasatuko dugu!!

You may also like...