#ConoceUharteEzagutu2017 – Orientazioko 4. Jardunaldia – Azken orduko informazioa

Dagoeneko ez da ezer geratzen!!! Ba hona hemen azken orduko ohartxoak:

Oroitu: Arte Garaikideko Zentroan geratu gara 9:30ean, puntual puntual mesedez, arropa eta oinetako erosoekin.

Talde bezala bereizten zaituzten zerbait eraman behar duzuela gogoratu!!!

1,5 euro jardunaldiaren egun berean ordainduko dira.

Piken sistema aldatu dugu eta horregatik aurten TALDE BAKOITZEKO NAN BAT UTZI BEHARKO DUZUE, GOGORATU EZAZUE!!!

Izena eman duzuen guztioi mapa eta ogi-mamietarako ticket bana emanen dizuegu.

Jolasaren bukaera, “El Ferial” plazan bukatuko da, hor izanen duzue azken pika.

Gero, ogi-mamiak ere “El Ferial” plazan izanen dira (eguraldi ona egitekotan, bestela, karpan).

11 urte baino gutxiagoko haurrak familien erantzukizuna dira. Eta 12 (edo 2017an 12 urte betetzen dutenak) eta 18 urte bitarte duten gazteek, haiek bakarrik parte hartzeko, euren aita-amak edo tutoreak sinatutako baimena ekarri beharko dute. Baimena sinatua Ugazten edo Kultur Etxean utzi behar duzue edo egunean bertan egonen den mahaian (Baimena link honetan duzue: https://goo.gl/forms/vMlHvYv0ztKVF6Vj1).

Eskerrik asko parte hartzeagatik!!!

Facebooken bidez jarraitu GUSTATZEN ZAIT sakatuz eta Twitterren @UharteEzagutu
Informazio gehiago https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/category/conoceuharte2017/
TF: 629977030

Antolatzaileak: Uharteko auzotarrak, mendi taldea eta Uharteko Udala. Laguntzaileak: Uharteko kultur taldeak. Guztioi… mila esker!!!

You may also like...