Aurten, lehenengo aldiz, suziria jaurtiko duen pertsona edo taldea aukeratzeko herri bozketa egin da. Hautagaiak zein izan diren kultura koordinakundean erabaki ondoren, herritarrek erabakia hartu dute jadanik.
Uharten erroldatutako 16 urtetik gorako 437 pertsonek eman dute bozka.
Proposamen irabazlea Mikele, Saioa eta Anaisena izan da. Hiru uhartear hauek euren benetako identitatea berreskuratzeko erabakia hartu ondoren, transexualitatearen prozesuan murgilduta egon dira. Pertsona transexualek eta euren familiek aurrera eramaten duten borrokari aitorpena. Proposamen honek pertsona transexualen eta euren familien eskubideen normalkuntza bidean beste urrats bat ematea izan du helburu eta Zumedia guraso elkarteak burutu du proposamena.
Zorionak!!!

Uharteko Udalak proposamen irabazlea eta irabazleak suertatu ez direnak ere zoriondu nahi ditu, bakoitzak bere alorrean egiten duen lanagatik. Zorionak ere Andre Mari Zuria Abesbatza eta Henar Etxeberria gazteari!

Bozketaren emaitzak:

  • Mikele, Saioa eta Anais: 237 bozka, emandako bozken %54.
  • Henar Etxeberria: 123 bozka, emandako bozken %28.
  • Andre Mari Zuria Abesbatza: 77 bozka, emandako bozken %18.

Milesker ere bozka eman duzuen uhartear guztiei!