INAUTERIETAKO HIRI KANPALDIAK – AURRE-INSKRIPZIOAK

Aste bete besterik ez da pasa Gabonak bukatu zirenetik eta ate joka ditugu inauterietako hiri kanpaldiak.

Udaletik kanpaldi hauek eskaintzen dizkizuegu zuen seme-alabek goza dezaten eta zuek lan eta familia bizitza uztar dezazuen.

 

DATAK: OTSAILAK 12, 13 eta 14.

ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:00etara, baina sartzeko ordutegia malgua izanen da: 8:00etatik 9:15era. Jantoki zerbitzua (14:00-15:30) eskainiko da, bazkaria etxetik ekarrita.

Euskara eta Gaztelaniazko taldeak.

Plaza kopurua: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta, gehienez ere, 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

Matrikulazioa:

AURRE-INSKRIPZIOAK 948 012 012 telefonoan: urtarrilaren 15etik 19ra.

Aurre-inskripzio kuota: 15,50€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez: urtarrilaren 22tik 24ra

Matrikulak: urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, Udaletxeko erregistro orokorrean.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
  • Osasun txartelaren fotokopia.
  • IBAN – Kontu zenbakia.
  • 2016eko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

Prezio publikoa (3 egun):

• 5.000 € bitarteko PCE – 15,50€.

• 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE – 28,00€.

• 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE – 35,00€.

• 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE – 38,50€.

• 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE – 42,50€.

• 20.001 eurotik gorako PCE – 46,50€.

• Erroldatu gabeak – 72,00€.

• Jantoki zerbitzua. Prezioa 13,50€ (gutxienez, 8 haur) eta 7,00€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da.

Argibide gehiago www.huarte.es eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) eta 948 33 10 53 (Euskara Zerbitzua) telefonoetan.

Antolatzailea: Uharteko Udala, Euskara, Kultura eta Gizarte Zerbitzuko (Haurtzaroa eta familia) arloen bitartez. Koordinatzailea: Txubindo Naturgela.

You may also like...