#ConoceUharteEzagutu2018- PARTE-HARTZEA ETA DIBERTSIOA CONOCE UHARTE EZAGUTU ORIENTAZIOKO 5. JARDUNALDIAN

Uholdeak eta oztopoak oztopo… igande honetan, apirilaren 15ean, “lagun-mamitu” gara berriro eta “Conoce Uharte Ezagutu” 5. Jardunaldian. Zalantzazko eguraldia tarteko, bezperara arte dudatan ibilbide osoa egin ahalko zen ala ez, Uhartearrak eta beste herrietako pertsonak elkartu gara jolasteko, Uharte ezagutzeko eta une goxoak pasatzeko bai familian nola lagunartea.
5ª Jornada Conoce Uharte Ezagutu 2018

Aurten 300 pertsonatik gora (boluntarioak aparte) parte hartu dugu goiz jostagarri batean, eguzkiaren izpiak lagun, jai-giroan. Lehiakortasunak erantsi zion emozioa eta abentura gogoa.

Beti bezala, probak Uhartear askorentzat ezezagunak diren lekuetatik eraman gaitu: Gaisparroren noria, Nekazaritza eta Basogintzako IIko sagarrondoen saila, Huarte BHI… izan dira aurtengo ibilbidearen puntu harrigarrienak. Mila eta miloi esker herriko eremu pribatu horiek erakusteko baimena eman diguzuen guztioi!!

Gure herriko bitxikeriak eta historia gehiago ezagutu ditugu, urrutien dauden mugetako batzuk ezagutu ditugu, herritarren parte-hartzeari esker egin diren proiektu batzuk bisitatu ditugu, parke eta eremu ezberdinetara hurbildu gara eta ezagutarazi dizkigu azken hilabeteetan herriko gazteek landutako proiektuak, elkartuz, beti bezala, oroitzapenak eta proiektuak partekatzen dituzten belaunaldiak helburu berdinerako: Uharteri buruz gehiago jakin.

Baita emozio pixka bat izan ere “Abentura-puntuarekin”, non mendian gora eta behera ibili ondoren bakarren batek izerdi patsetan jarri eta pika aurkitu ere ez…

ARGAZKI RALLYA

Aurtengo berritasuna izan da, nahiz eta bakarren bati “buruhausteren bat” eman, rallya ere modernizatu dugula!!!, eta hemengo puntuak ere txipa zuten pika bidez puntuatu dira. Gure eskerrik “hannnnndiena” Nafarroa Kirol Taldeari eta bertara laguntzera hurbildu ziren pertsonei, beti bezala musu-truk etorri zirenak.

Rallya, zalantzarik gabe, elementu jostagarria bezala indartu da, emozioa ematen du eta proba elikatzen du gure ingurunea ezagutzeko beta emanez. Ez dugu kirol proba soil bat egin nahi, dena ez dadila presaka egin lehena iristeko. Uharte, gure ingurunea, gure historia, gure jendea… gehiago ezagutzean datza…

GURE WEB ORRIA

… eta nola ez! gure web orria bilakatu partekatzeko erreminta. Dakizuen bezala web orri honetan Uharten dauden baliabide guztiak eguneratuak aurki ditzakezue eta taldeek herrian bertan egiten dituzuen jarduera kulturala, kirola, e.a. bertan argitara dezakezue, eta ez da makala!!!

ARGAZKIAK

Bosgarren jardunaldi hau detailetxo txikiz beterik egon da. Argazkietan horiek guztiak jasotzen saiatu gara eta jarduera honetan boluntario eskaini ziren pertsona askori esker zertxobait lortu dugu. Mila esker.

Argazkiak flickr-en igoz joanen gara astean zehar eta hemen ikusi ahalko dituzue. Asko dira… ziur bat baino gehiagotan agertzen zaretela. Goza itzazue!

SAILKAPENA

Ah, noski! Guztion kuriositatea asetzeko dugu detailetxo ere ematen dizuegu. A mailan irabazleak suertatu zen “Tipu 2” taldea, gehienezko puntuazioa lortu zuten ordu 1 eta 57 minututan.

B mailan, “Esploratzaileak 1” taldekoek puntuazio osoa lortu zuten ordu 1 eta 27 minututan. Zorionak txapeldunak!

Oharra: parte-hartzaile asko izan zarete eta beti akatsaren bat izan ahal da… Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu hanka-sartzeren egin badugu. Jakin badakigu ulertzen gaituzuela!!!

Talde guztien puntuazioa kontsulta dezakezue beheko esteketan:

” A MAILA”           B MAILA

MILA ESKER PARTE-HARTZEAGATIK!! ETA GURE ESKERRIK BEROENA PROBA HAU EGITEA POSIBLE EGIN DUZUEN BOLUNTARIOEI!!

Herrian eginen diren hurrengo jardueretan topo eginen dugu. Bat ere ez galtzeko hemen dituzue kontsulta-gai:
http://conoce-uharte-ezagutu.info/

Jarraitu Facebook-en ATSEGIN DUT klikatuz, Twitter-en @UharteEzagutu
eta orain Instagram-en.

You may also like...