3Dance Koreografia Lehiaketa

Izena emateko epea ekainearen 1an bukatuko da
Uharte, Atarrabia eta Eguesibarko Udalen sareekimena.
Lehiaketaren oinarriak
1 3dance Jaialdia, dantza hiri-paisaian, Uharte-Huarte, Villaba-Atarrabia eta Valle de Egües-Eguesibarko Udalek sarean sortutako ekimena da, Dantza Jaialdi bat eta Lehiaketa koreografiko bat antolatzea helburu ditu.
Jaialdiaren antolatzaileek 3dance III. Lehiaketa Koreografikorako deialdia egiten dute, bi sari izango ditu, 1.000€ko saria, epaimahaiak emango duena eta 500€ko saria, publikoak emango duena. Sari hauei dagokien PFEZ erretenzioa egokituko zaie.
Ikuskizun bakar batek ezin izango ditu bi sariak jaso, publikoaren sariak epaimahaiak emandakoarekin bat egingo balu, bozketan bigarren izandakoak jasoko luke publikoarena. Jailadian parte-hartzen duten artistek ezin izango dute botorik eman.
2 3dance III. Lehiaketa Koreografikoak hiri-espazioan dantza sustatu, sorkuntza koreografikoak bultzatu eta dantzarekiko publiko berriak eratzea ditu helburu.
3 Edozein artista edo taldek parte hartu dezake kaleko dantza ikuskizun bat aurkeztuz, hauetako edozein estilotan: dantza garaikidea, dantza bertikala, hip-hop, capoeira, flamenko-fusioa, jazz, eta abar.
Ikuskizuna 15 minututik gora ezin da luzatu.
4 3 egun iraungo du jaialdiak: 2018ko ekainaren 26a asteartea, 27a asteazkena eta 28a osteguna, 19:00ak eta 22:00ak bitartean, eta Sarrigurenen (Valle de Egües-Eguesibar), Uharte-Huarten eta Villaba-Atarrabian, izango da.
5 Interesa dutenek, izen-emate formularioa bete beharko dute ondorengo estekan:
https://goo.gl/forms/g7oO1MyZBVtH2oAG3
eta hortaz gain, hurrengo posta elektronikora bidali beharko dute dokumentazio osagarria: festival3dance@gmail.com, posta elektronikoaren gaian Dokumentazioa eta izen artistikoa adieraziz.
Izen-ematearekin batera ikuskizunaren bideo edo DVD-ra estekak bidali beharko dira.
6 Izena emateko epea 2018ko ekainearen 1an bukatuko da.
7 Udaletako kulturako arduradun teknikoek osatutako batzordeak erabakiko du zeintzuk diren parte hartuko duten ikuskizunak. Hautatutakoek bi emanaldi hitzartu beharko dituzte, bata finalerdian, asteartea 26 edo asteazkena 27an eta bigarrena, jaialdiaren finalan ekainaren 28ean, herri ezberdin batean.
8 Emanaldien ordena eta ordutegiaren zehaztapena antolatzaileen irizpideen arabera ezarriko dira.
9 Jaialdiaren epaimahaia osatuko dute: Cristina Alvarez (Nafarroako Dantza Eskolako Zuzendaria), Polini (Floor in Flames antolatzen duen Team Rockers taldearen sortzailea) eta Elisa Arteta (dantzaria eta Uharte Zentroko Zuzendaritza taldearen partidea). Epaimahaiak aukeratuko du zein taldek hartuko duten parte finalean eta 1.000€ko saria emango du. Epaimahaiak autonomia osoz jardungo du eta hartutako erabakia apelaezina izango da.
10 Artistek burutuko dituzte zama lanak eta muntaketa/desmuntaketa lanak. Antolatzaileek soinu ekipoa artisten eskura jarriko dute. Ikuskizuna eszenaratzeko beharrezkoak diren jantziak, atrezzoa, eta abar eta autore-eskubideen kudeaketa eta litekeen ordainketa, artisten erantzukizuna izango da. Antolatzaileek ez dute ez betetze hauen ardura hartuko.
11 Sariak, 2018ko ekainaren 28an emango dira, jaialdiari amaiera emanez.
12 Jaialdian izen-emateak oinarri hauen onespena dakar, antolatzaileek oinarriei buruz egin dezaketen interpretazioaren onespena eta epaimahaiaren ebazpenaren onespena ere.

You may also like...