II FOLKLORE JARDUNALDIA NAFARROA IPARRALDETIK HEGOALDERA
Asteburu honetan Uharteko jota eskolak II. Folklore jardunaldia ospatu zuen. Larunbateko ekimena oso hunkigarria izan zen Uhartear guztientzat; aurkezpenak gure herritar zen eta genero indarkeriaren ondorioz erahila izan zen Natalia gogoraraziz ekin zion eta gure maixu den Santiago Urtubiaren olerki batekin jardunaldiari bira eman nahi izan genion Uharteko dultzaineroei homenaldia eginez.
Ortzondoko dantzariek ekimenari aurresku batekin eman zioten hasiera, Uharteko txalapartariek soinua jarri zuten eta baita ollo narrua ere norbaiti dultzaineroen homenezko musika pieza bat jotzean, Uharteko erraldoien konpartsa ia osoak handiei nahiz txikiei zirrara eragin zien, dantzari txikiek ere beraien partetik jarri zuten ikusleen gozamenerako, jota eskolak ere dultzaineroak aipatuz jota bat eskeini zien; beraiekin eta erraldoiekin batera Done Eztebeko jaitsiera abestu zuten. Laura Aznar eszenatokira igo zen eta plaka bat eman zien azken 30 urtetako lana eskertzeko. Eta azkenik omendutakoek erraldoiei eskeini nahi izan zuten vals bat estreinatu zuten.
Igandea jotei ekin genien; Irabiako jota eskolari harrera egin zitzaion, oparien elkar trukea egon zen eta Ortzondoko dantzariek ongi etorri aurresku bat eskeini zieten etorri ziren 3 maixuri, hauek geroago jotari buruzko hitzaldi oso interesgarria eman zuten. Eguerdian eskola biek elkarrekin bazkaldu genuen eta arratsaldeko bostetan eskola bien eskutik jaialdiari hasiera eman genion. Bertan gure maixu den Santiago Urtubiak eginiko jota entzun ahal izan zen; genero indarkeria pairatzen duten biktimentzat sortua eta eskola biek abestu genuena.
Asteburu ikaragarria, non ez zen ezer falta baina batez ere hunkigarria.