#ConoceUharteEzagutu2019 – 13, 14 eta 15. puntuak


13. Puntua

1. pista 3tik:

1090ean hementxe nengoen jada, baina egun izandakoaren erakusle harri batzuk besterik ez dira gelditzen.

2. pista 3tik:

“Goikoa” bezala nintzen ezaguna, baina herritik urruti xamar nengoenez  beste bat handiagoa eta erdigunean kokatua eraiki zuten. “Behekoa” egiteko niretik harri asko hartu zituzten.

3. pista 3tik:

Gorantz edo beherantz zoazela, bila itzazu biderik estuena harri eta pasabideen artean.  Eta nire historiari buruzko gauza gehiago jaki nahi ezkero, sakatu esteka honetan:

https://drive.google.com/file/d/1b5ctYtAUaAWDbjsYHg1oFooXfGRz59Wn/view?usp=sharing

14. Puntua

1. pista 3tik:

Bai, nahi dut.

2. pista 3tik:

Baiezkoaren ondoren beti dago jaki goxoa, edari eta jaia leku “On” honetan.

3. pista 3tik:

Ziur aski Uharteko lekurik erromantikoenetakoa naiz. Alde batetik sartu eta bestetik atera bitartean zerbait aldatu da bidean bikotearentzat eta lekukoek batzuetan negar egiten dute hunkituta.

15. Puntua

1. pista 3tik:

Pisu handia daukat, baina airean mantentzen naiz erraz.

2. pista 3tik:

Txoko honetan atseden hartzen du 1933ko Cheetah-a, bai eta 1975eko Vedeyenev-M11 ere.

3. pista 3tik:

Angel Oroz Ezkurra uhartearrak, Ama Marianisten egoitzatik oso gertu, bere pasioa ezagutzera gonbidatzen gaitu eta hegazkineriaren historiaren zati bat erakutsiko digu.   

You may also like...