BELAUNALDIEN ARTEKO TOPAKETA

Pasa berri diren martxoaren 27, 28 eta 29an, Gure herriko Jubilotekaren eta Virgen Blanca Ikastetxeko D ereduko Lehen Hezkuntzako 3. Mailako (LH3D) hiru taldeen arteko belaunaldien arteko lehen topaketa egin zuten.

Hiru goiz horietan zehar ondorengo jarduerak egin zituzten:

– Adinekoen bizitzaren istorioen kontaketa, non zehazten zituzten euren familia bizitza, eskola ezberdinetan izandako esperientzia, topatutako zailtasunak, garai hartako jolasak, izandako lanen ezaugarriak …

– Haurrei azaltzean egunean zer egiten duten eta jubilotekan egiten dituzten jarduerak, besteak beste, kalkuluaren eta hizkuntzaren errefortzua, memoria istoriotxo, abesti, errefrau eta poesien bidez, pintura…

Jarduera aberasgarria izan zen oso bi aldeentzako, partekatu baitzuten aisialdiko tarte bat, bai eta eurek duten adin desberdin bateko ikasketa ere.

Jubiloteka zerbitzua Uharte eta Esteribarko Udaletako Gizarte Zerbitzuen Mankomuniateak kudeatzen duen zerbitzua da. Zerbitzu horren kudeaketaren kontzesioa Gaztelan-Transforma Fundazioari esleitu zitzaion.

Zerbitzua jubilatuei edo menpekotasun arina duten pertsonei zuzenduta dago. Lantzen da memoria, psikomotrizitatea eta aisialdi eta prebentzio jarduerak burutzen dira.

You may also like...