ERAIKI ARGAZKI LEHIAKETA
🔊Hemen da! 😎
🎥Uharteko Gazteon
ARGAZKI LEHIAKETA 🎞️
📋Pd: parte hartzea gazte SENTITZEN den uhartear guztiei zabaldua dago 😉
Egunerokotasun berria gazteon ikuspegitik, kameraren lentetik, ikustarazi nahi dugu…
Zeren zain zaude?
🧠Argazkia ateratzeko gaia:
Koronabirusaren krisialdiak zein ondorio eragin ditu Uharten, herrian eta auzokideengan?
Zer aldatu da? Zure etxean?Zure inguruan?
Zer aldatu da zure eguneroko bizitzan?
Zure buruan?
📝Parte hartzeko irizpideak:
🗓️Maiatzaren 31 Igandea, argazkiak bidaltzeko azken eguna (hau barne).
📮Helbidea: 📧eraikiuharte@gmail.com (gmail edo Drive bidez)
📜Bidalketa arauak:
Argazkiari izen abizenak eta izenburua gehitu artxiboaren izenean.
Argazkiaren azalpen labur bat bidali gmaileko testu gorputz bezala edo driveko komentario bezala.
🌅Argazki aukeraketa:
🤳🏻WhatsApp bidez galdeketa bat zabalduko da argazki onenak guztien artean aukeratzeko, ekainaren 1etik 15era.
📃Oharra: bozkaketa anonimoa egingo da argazkia soilik baloratu dadin eta ez egilea.
⚠️Mesedez norbere argazkiaren promozioa ez egiteko eskatzen da aukeraketa zintzoa izan dadin ⚠️
🗳️Bozka emateko sailkapenak:
🏞️Argazki gustokoena
🎆Argazki barregarriena
🌄Argazki originalena
🎇Adituen Argazkia (Argazkilaritzan adituak diren pertsonen epaimahaia)
🖼️Zabalduko dugun galdeketa digitalaz gain, parte hartzaileen argazkiak Uhartetik jarriko ditugu, bozka emateko lotura digitala ondoan dutela, jendeak ikusi eta momentuan bozka dezan, ekainaren 1etik 15era.
⚠️Kontuan izan argazkiak erakusketarako handituko direla beraz artxiboaren kalitatea ona izatea komeni da ⚠️
Irabazleei aitortza:
🥇🥈🥉🏅🏵️
Lehiaketaren argazki onenak ekainaren 15ean jakinaraziko dira.
Eta 4 irabazleak…
…”Gazte buruari ERAGIN! Uharteko gazte aldizkarian” 📄
…eta “Uharte Ezagutu” 🖥️ webgunean kaleratuko dira.
Zenbat argazki egingo zenituen egun hauetan! Ez pentsatu bitan…eta egin klik! 📸
ERAIKI
Uharteko Koadrilen Asanblada