AURTENGO “SUA” BEREZIA EGINGO DUGU!

 

Urte berezi honetan ezin izango ditugu San Juan suak nahi genituzkeen bezala ospatu.

Hala ere, Kultura Zerbitzutik aukera bat proposatzen dizuegu suen magia ospatzeko.

Erre nahi dituzuen gauzak ekartzera animatzen zaituztegu; desioak, poemak, marrazkiak… edo zuen irudimenak agintzen duena. (Jakina, bilketa sinbolikoa izango da, beraz, ez da etxetresna elektriko zaharrik onartuko!)

Bilketa:

  • Eguna: ekainak 20, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Tokia: Berdintasunaren Plaza.

Eta ekainaren 23an, 19:00etatik aurrera, adi sare sozialetara…

Magikoa izango da!

 

You may also like...