UDA KULTURALA UHARTEN

EGIN KLIK HEMEN AGENDA IKUSTEKO!

Berriro ikusiko dugu elkar, zuzeneko kultura eta aisialdi eskaintzarekin!

Kultura Zerbitzutik kultura eta aisialdirako agenda bat prestatu dugu, adin guztientzako jarduerekin, uda honetan Uharten gozatzeko.
Ekitaldiak abuztuaren 4an hasiko dira, Uharteko ibai parkea ezagutzeko bisita gidatu batekin, eta abuztuan zehar udako ipuinak, aire zabaleko zinema, antzerkia eta umorea, zumba eta karaokea bezalako jarduera dibertigarriak eta askoz gehiago izango dira.
Jarduera guztiak indarrean dauden osasun-neurri guztiekin egingo dira. Edukiera mugatua izango da eta sarrerak erreserbatu ahal izango dira uztailaren 27ko astetik aurrera www.huarte.es orrialdearen bidez edo 948 012 012 telefonora deituz.

 

ESPAZIO SEGURUAK, GUZTION ARTEAN ASKOZ ERRAZAGOA DA!

-Edukierak mugatuak dira.

-Nahi baduzu, zure SARRERA erreserbatu dezakezu. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera eskatu ahal izango ditu www.huarte.es edo 948 012 012 telefono zenbakira deituz.

-Geratzen diren sarrerak egun berean eskuragarri edukiera agortu arte.

-Ateak ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira.

-Indarrean dauden osasun neurriak bete beharko dira.

 

NAHI IZANEZ GERO ZURE SARRERA GORDE DEZAKEZU! Gomenadagarria!

www.huarte.es

948 012 012

 

You may also like...