SORMEN AISIALDI TAILERRAK 2020/2021 IZEN EMATEA ZABALIK

 

Uharteko Udaleko Kultura Zerbitzuak, Euskara Zerbitzuak eta Uharteko eta Esteribarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sormen aisialdi ikastaroen edizio berri bat antolatu dute ikasturte honetarako. Eskaintza guztia, jakina, COVID-19ri buruzko osasun-egoeraren eta agintari eskudunek horri buruz ematen dituzten arau eta jarraibideen mende egongo da. Hori dela eta, edizio honetan segurtasun eta higiene-neurriak hartuko dira kutsatze-arriskuak minimizatzeko eta erabiltzaileen eta langileen osasun-segurtasuna bermatzeko, eta lehentasuna emango zaio gizarte-urruntzeari, edukieren kontrolari, higiene eta autobabes-neurriei eta espazioen desinfekzioari. Ikastaroetan aldaketak egin ahal izango dira osasun-egoeraren arabera; kasu bakoitzean, beste formatu mota batzuk martxan jartzeko aukera baloratuko da.

Aurten, hasierako eskaintza lau hilabetekoa izango da, urritik urtarrilera. Abenduan, 2021eko maiatzera arte luzatzeko aukera baloratuko da; kasu horretan ikastaroa egiten jarraitu nahi duenak lehentasuna izango du.

IZEN EMATEAK
Izen emateko azken eguna: irailaren 25a
*Errenta aitorpena aurkezteko azkeneko eguna: irailaren 25a

NOLA EMAN IZENA?
Matrikulazio-eskabidea behar bezala beteta entregatu beharko da Uharteko Udaleko Kultura Zerbitzuan, posta elektronikoz, cultura@huarte.es helbidera bidalita edo Kultura Zerbitzuan emanda (Udaletxeko 2. solairuan, 8:30etik 14:00etara).
Informazio gehiago: 948 33 35 82 eta cultura@huarte.es

DOKUMENTUAK:
TAILERREN ESKAINTZA OSOA
MATRIKULA ETA IKASTURTERAKO ORDAINAGIRIEN HELBIDERATZEA
KULTURA ZERBITZUAK ANTOLATUTAKO AISIALDI SORTZAILEKO TAILERRETAN IZENA EMATEKO ARAUAK

You may also like...