“POESIA ARIMARENTZAT” ZIKLOA

Juan Andrés Pastor Almendros (Iruñea, 1965) poeta eta komunikatzailearekin.
Bi poesia-libururen egilea: "Sé de los charcos" eta " Como una sirena que me abraza ". Bere lan profesionala irratiaren munduan garatzen da.
Ziklo honek lau saio izango ditu, eta saio bakoitzean gai desberdin bat jorratuko da.

Ostirala, abenduak 11. 19:00. Kultur Etxea.
POESIA ETA UMOREA:
Poesia tristea eta malenkoniatsua denaren aurreiritzia desmuntatuko da. Saio honetan poesia irribarrearen zerbitzura jarriko da.

Abenduak 18, ostirala. 19:00. Kultur Etxea.
GABRIEL ARESTI:
Gabriel Arestiren (Bilbo, 1933-1975) bizitza eta obra ezagutuko ditugu. Poeta, eleberrigile eta antzerkigile ezaguna eta Euskaltzaina, 1964an Espainiako Poesia Saria jaso zuen Harri eta Herri liburuagatik. Euskal poesia garaikidearen berritzaileetako bat izan zen. Letragile gisa aritu zen Mikel Laboa eta Oskorri bezalako kantautoreekin. Euskal literaturaren ahots poetiko originalenetako bat ezagutuko dugu.

Urtarrilak 15, ostirala: Miguel Hernandez
Urtarrilak 22, ostirala: emakumeek idatzitako poesia erotikoa

Hizkuntza: gaztelania
Iraupena: 50 minutu
Doakoa. Sarrera erreserbatu behar da, erreserbatu hemen.

You may also like...