BERDINTASUNEAN HEZTEN

Uharteko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak hitzaldi bat antolatu du Idoia Lekuerekin, herritarrei, familiei eta hezkuntzako langileei zuzenduta, gure haurrek berdintasunean oinarritutako hezkuntza haz daitezela sustatzeko. Gure gizartean eta, zehazki, hezkuntzaren eremuan dauden genero-desberdintasunei buruz hausnartzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ulertzea dira hitzaldia honen helburuak.

Helburua da Uharteko hezkuntza-eragileek eta eragile sozializatzaileek haurren aukera-berdintasuna sustatzen duten hezkidetza-ereduetarantz aurrera egiten jarraitzea.

Hitzaldia martxoaren 25ean izango da, osteguna, 18:00etatik 19:30era Plazaldeko 16. gelan. Saio dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, ildo horretan hausnarketarako guneak sor ditzagun.

Plazak mugatuak dira, eta, horregatik, Berdintasun Zerbitzuaren bidez izena ematea eskatzen da: berdintasuna.igualdad@huarte.es

You may also like...