OIHANA SARIAK 2021 UHARTEKO LITERATUR SARIAK BANATU DITUGU

Aurten bi atal izan ditugu: narrazio laburra eta komikia, bi kategoriatan banatuta, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, eta bi hizkuntza-eredu: euskara eta gaztelania. Aurtengo gaia librea izan da, eta, beraz, parte hartzaile guztiek gustukoen zituzten gaiak aukeratu dituzte.

Guztira 40 lan aurkeztu dira: 27 narrazio labur, horietatik 10 gaztelaniaz eta 17 euskaraz; 13 komiki, 5 euskaraz eta 8 gaztelaniaz.

Eskerrik asko hauetako atalen batean parte hartu duzuen guztioi.

Aurten, Kati Leatxek eta Belatzek emandako komiki eta narrazio tailerrak ere antolatu ditugu lehiaketaren osagarri gisa. Tailerretan 28 haurrek parte hartu dute, balorazioa oso positiboa izan da, interes eta motibazio berezia egon da eta parte-hartzaileek lan egin dute eta asko dibertitu dira.

KOMIKI SAILA 

Oso ondo egindako lanak izan dira, ilustrazio politak, koloretsuak eta oso ondo gauzatuak. Istorioetan Robotak agertu dira espazioan, futbolean jolastu nahi duten neskatilak, magiaz beteriko egunak, gazta jaten ari diren saguak, Chloe super heroia, munstro desberdinak, abestiaren super izarra. Baita ere, New Yorkera bidaiatu dugu!!! Eta…… ez duzue sinetsiko!! Baina hartz bat ikusi dugu Oihana mendian.

           KOMIKIA EUSKARAZ:

  • eta 4.maila: ‘ROBIN ROBOTA’ , Alain Zaro Moreno.
  • eta 6.maila: ‘‘NI, ZU, GUZTIAK GARA BERDIN’, Daia Reina Albeniz.

           KOMIKIA GAZTELERAZ:

  • eta 4.maila: “UN DÍA MÁGICO”, Salomé Fournier Coudeyre.
  • eta 6.maila: ‘CHLOE AL RESCATE’, Claudia Benet López

 

NARRAZIO SAILA

Zeinen ongi pasa duten Epai-mahaikideek zuen irudimenetik ateratako ideiak irakurriz!

Lagun eta diamante galduen artean, mini heroiak, munduko urtebetetzerik onena, laino handia, otsoak, sugeak, hamster bihurriak, holidayak, mundu magikoak ate sekretuekin, … zenbat ideia!! Eskerrak eman nahi dizkizuegu ikusten dugulako berezko gaitasun eta talentu handiak badaudela gure artean! Jarraitu idazten, mesedez!

Izan ere, denok irabazi duzue asko: gai izan zarete istorio bat sortzeko, esertzeko, zuen irudimena neurtzeko eta konkistatu behar duzuen etorkizunerako zubiak eraikitzeko.

Zorionak, parte hartzea bera ere ausarta izatea baita!

            NARRAZIOA EUSKARAZ:

  • eta 4.maila: ‘AMETS BATEN BARRUAN’”, Adriana Terry Gonzalez.
  • eta 6.maila: ‘PRINTZEA AL DA BETI SALBATZAILE?”, Mikel Arila Tabar.

             NARRAZIOA GAZTELERAZ:

  • eta 4.maila: ‘LA ALEGRÍA Y LA MAGIA’, Alexandra Luca.
  • eta 6.maila: “SIN FELICIDAD POR UN SUEÑO”, Lara Nuñez Lerma.

 

Ikusi nahi al dituzue literatur lehiaketara aurkeztutako lanak? Ba Kultur Etxean dituzue ikusgai ostirala, maiatzak 28 arte! Begira begira, ze artea daukagun!

 

You may also like...