ERAKUSKETA ETA HITZALDIA

LOIZUKO GIZONA: ESPELEOLOGIA DESKUBRITZEN

Erakusketa datak: otsailaren 17tik martxoaren 4ra
Nafarroan aurkitutako 11.700 urteko giza gorputz zaharrena ateratzeko eta aztertzeko lanei buruzko formatu handiko argazkien erakusketa. Barrunbearen topografia eta azalpen panelak ere ikus daitezke.

HITZALDIA:
Eguna: otsailak 17, osteguna, 19:30ean, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Gorpuzkiak ateratzeko lanak nolakoak izan ziren jakin nahi duzu? Eta nola egiten duten aurrera ikerketek? Espeleologo, arkeologo eta antropologoen elkarlanari esker aurkitu eta aztertu da Loizuko gizona. Penintsulan oihartzuna izan duen aurkikuntza da, eta gure arbasoak nola bizi ziren eta nola hiltzen ziren aztertzeko eta ikertzeko aukera paregabea ireki du orain.
Antolatzen dute: Nafarroako Espeleologia Federazioak, Sakon klubarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Kantabriako Nazioarteko Institutuarekin elkarlanean eta Kultura Zerbitzuak.

You may also like...