ERAKUSKETA “EUSKARA MAITATZEN HASTEKO HITZAK”

ERAKUSKETA "EUSKARA MAITATZEN HASTEKO HITZAK"

Datak: apirilaren 4tik 29ra. Uharteko Kultur Etxea.
Erakusketa ibiltariaren jatorria eta inspirazioa Pequeño diccionario sentimental liburua da, (Pamiela, 2020) Regina eta Leticia Salcedok (testuak) Liébana Goñirekin batera (ilustrazioak) egina. Egileek esan bezala, “bihotz-bihotzez” aukeratutako hitzak jaso dituzte orri horietan, eta literaturaren munduko pertsona ospetsu batzuk egindako hautaketa ekartzen digu erakusketak Uhartera.
Erakusketara hurbiltzen direnen artean, hainbat liburu zozketatuko dira. Horretarako, aretoan dagoen kutxan, izena eta telefonoa besterik ez da sartu behar. Gainera, denak gonbidatuta zaudete, gogokoen duzuen hitza idaztera bertan egonen den ‘eguneroko’ modukoan.
Erakusketa Nafarroako zenbait udal euskara zerbitzuk sortua da, euskara herritarrengana hurbiltzeko helburuz.
Antolatzen du: Euskara Zerbitzuak.

You may also like...