#ConoceUharteEzagutu2022 – 3, 4 eta 5. puntuak

3. Puntua

1. pista 3tik:

Nahiz eta atzendu samar egon, urte asko daramatzat hemen, instalazio modernoagoak nire inguruan eraikitzen joan diren bitartean.

2. pista 3tik: 

Duela gutxi, nire ondoan dagoen eraikin bati kolorea eman zioten.

3. pista 3tik:

Zoritxarrez, abenduko elurtearen ondoren kirol hau Uharten praktikatu nahi baduzu, niregana etorrita egin beharko duzu.

 

4. Puntua

1. pista 3tik:

Uhatera iritsi baino lehen, erdialdeko motzondoak izan nituen inspirazio iturri.

2. pista 3tik: 

Nire eskuekin parke polit bat apaindu dut eta han grabatuta aurkituko nauzue.

3. pista 3tik: 

Atsegin handiz erakutsiko dizuet nire obra; beraz, auzo zaharraren erdigunera hurbildu zaitezkete hura ikustera.

 

5. Puntua

1. pista 3tik:

Inbidia diet nire bi ahizpa nagusiei, 20 eta 113 inguru ateratzen dizkidate

2. pista 3tik: 

Nire izenak hurbileko herri baten atea ekartzen du gogora.

3 pista 3tik: 

Uharteko hegoaldeko muga ahaztua eta ezezaguna, bide batzuk  ezabatu dizkiotelako.

You may also like...