OHARRA: SAN JOAN SUETAKO OSPAKIZUNAK: BAI, BAINA SURIK GABE

Uharteko Udalak San Juan bezperako suetarako antolatutako ekitaldi batzuekin aurrera jarraitzea erabaki du, baina ez da surik izango, ezta zezensuzkorik ere. Soilik Los Pistatxos taldearen musika animazioa eta ohiko ogitartekoak mantenduko dira.

Nafarroan jasaten ari garen sute-egoera dela eta, udal honek uste du ez dela egokia su-jarduerak mantentzea, hala nola, San Joan sua piztea eta zezensuzkoa ateratzea. Erabakia koherentzia eta segurtasun-irizpideen arabera eta Nafarroako Gobernuaren gomendioei jarraituz hartu da.

Uharteko bizilagun guztioi Ugarrandiako parkingera hurbitzera gonbidatzen zaituztegu, udari ongi etorria eman eta arratsalde-gau atsegin bat elkarrekin pasatzeko asmoz. Los Pistatxosen musika animazioaren inguruan txistorra eta hirugihar ogitartekoak dastatuko ditugu berriz ere.

San Juan suen inguruko programa moldatua: 
Osteguna, ekainak 23. Ugarrandiako kiroldegiko aparkalekuan. 
Gaurik motzena eta egunik luzeena, ongi etorri uda!
20:30 bokaten banaketa.
20:30 musika animazioa Pistatxos taldearekin.
Txartelak salgai arratsaldeko 19:30etik aurrera, kiroldegiko aparkalekuan.
Txartelen salmenta: 1€ bokata eta edaria.

Uharteko Udala 
Uharten, 2022ko ekainaren 22an

 

You may also like...