🟣📽️🗣️ InVISIBLES: proiekzioa-lekukotza-solasaldia

 

Indarkeria matxistatik bizirik atera zen Emma Larretarekin

Osteguna, abenduak 1. 19:00. Kultur Etxea.

inVISIBLES ez da edozein proiektu... jorratzen duen problematika bezain lan gogor eta erreala da.

Bortizkeria jasan duten emakumeei ahotsa emanez, publikoak bereak balira bezala identifika ditzakeen egoera emozionaletan barrena ibiliz eta estereotipoak hausten lagunduz, genero-indarkeriaren ertzak erakustea du helburu.

Obrak emakume batek bikote-harremana hasten duenean pasatzen dituen egoera emozionalak erakusten ditu, genero-indarkeria jasan duten biktimen testigantzak tartekatuz. Iñaki Salvadorrek sortutako musikak eusten dio koreografiari, amaiera latzera iritsiz. Emma, eraso bortitz batetik bizirik atera zena, obra honen inspirazioa eta interpretea da.

“Hausnarketarako guneak sortu behar ditut, ondorio positiboak lortzeko, eraikitzaileak eta aberasgarriak, gizarte gisa aurrera egiten jarraitzeko errespetu- eta hazkunde-balioetan.” Enma Larreta.

Antolatzailea: Kultura Zerbitzua.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude