TAILERRA “GABONAK, ADINGABEAK ETA INGURUNE DIGITALAK; ERABILERA SEGURU ETA KONTZIENTERAKO JARRAIBIDEAK”

Gabonetako oporrak hurbiltzen ari dira, badakigu familia asko smartphone-ak, bideojokoak edo gailu digitalak oparitzea pentsatzen ari direla eta neska eta mutil askok ordu gehiago igaroko dituztela Interneten. Tailer hau familiei zuzenduta dago eta bertan online jokoen, smartphone- en eta sare sozialen erabilera kontzientean hezteko informazioa eta jarraibideak eskainiko dira. Ingurune digitaletako indarkeriari buruz ere hitz egingo da, besteak beste, indarkeria sexistari buruz eta lotutako arriskuen prebentzioari buruz.

Ematen du: Julen Linazasoro, Macsonrisas

Abenduak 12

17:00- 19:00

PLAZALDEA, 17. GELA

Erderaz

Informazio gehiago eta izen emateak Berdintasun zerbitzuaren bitartez: berdintasuna.igualdad@huarte.es

https://forms.gle/LmQVASrWJrVuwTLE6

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Antolatzailea: Berdintasun zerbitzua

Laguntzailea: Uharte eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

 

You may also like...