IPUIN KONTAKETA “HISTORIAS A TU GUSTO Y BRUJAS QUE NO DAN SUSTO”

NOR DATOR IPUIN BAT KONTATZERA?
Musas y Fusas
Asteazkena, urtarrilak 18. 17:30. Kultur Etxean.
Istorio pilo bat konta genitzake, baina guk ABESTU egingo dizkizugu. Zer gorroto du Jonik? Zerk kezkatzen du Marta? Eta zerekin gozatzen du Benitok? Badakizu nor den gure lagunik ausartena? Eta zer egingo dute 11 lagunek zulotxo batetik begiratzen badiegu? Gaur gure maletatik ipuin eta istorio mordo bat aterako dugu, beharbada ezagunak egiten zaizkizu… agian zuri ere gertatu zaizkizulako.
Ah, eta bide batez, sorginik ikusi duzu hemendik?
Hizkuntza: gaztelania.
Iraupena: 50 min.
Gomendatutako adina: 2-10 urte.
Doako sarrera edukiera bete arte.
Antolatzailea: Kultura Zerbitzua.

 

You may also like...