📚✍️ Uharteko literatur lehiaketa martxan!

OIHANA SARIAK 2023

Uharteko Udalak, Kultura, Euskara eta Haurtzaroa zerbitzuen bitartez eta Herri Liburutegiarekin elkarlanean, OIHANA SARIAK egitasmoa martxan jarri du berriz. Aurtengoan ere bi diziplina izango ditugu: NARRAZIO LABURRA eta KOMIKIA. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua dago eta bi hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira lanak.

Gaia librea izango da, baina aurtengoan berrikuntza txiki batekin dator, aurkeztutako lanetan oinarrietan dagoen gurutzegramako hiru hitz txertatu beharko dira.  Parte hartzaileek beraz,  gurutzegrama osatu beharko dute lehenik, eta erantzundako hitz guztietatik hiru hitz aukeratu eta narrazioan edo komikian txertatu beharko dituzte.

Animatu zuen seme alabak lehiaketara parte hartzera eta daukaten sormena literaturaen bidez adieraztera.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

You may also like...