2023ko KONPARTSAREN EGUNA – EGITARAUA

Deskargatu egitaraua hemen PROGRAMA-EGITARAUA,edo lortu zurea kultur etxean.

AGURRA

Hemen dugu Konpartsaren Eguna, nahiko egun berezia kolektiboarentzat, eta nola ez, Uharterentzat. Edizio honek erraldoi kontzentrazio berezi bat dakar, ilusioz eta, batez ere, dedikazioz prestatua dagoena. Gogoratu aurten erregeen 72 urteak ospatzen ditugula eta maiordomoen 36ak. Kultur etxeko gure erakusketatik pasatzera ere animatzen zaituztegu, garai miresgarri horretan murgilduz.
Lerro hauetatik bihotzez eskerrak ematen dizkiegu Uharterentzat hain berezia den festa honetara batu nahi izan duten konpartsa guztiei. Eta, batez ere, gure erraldoiak diren izaki maitagarri horien inguruan modu batera edo bestera egon diren pertsona guztiei, mila esker bihotz biotzez. Jai honetaz gozatu, erraldoiak zain dituzue besoak zabalik.
KONPARTSA

EGITARAUA

apirilak 15
KONPARTSAREN EGUNA

11:30 San Juan plaza
ERRALDOIEN KONTZENTRAZIOA
Berriozar, Arrosadia, Lazkao, Atarrabia, Eguesibar, Noain, Suzanne Erraldoia eta Uharteko erraldoien konpartsekin.
12:00 San Juan plaza
KONPARTSEN IRTEERA
Ibilbidea: San Juan plaza, Zubiarte, Pastorico, Oihana, Diego Mina, Miravalles, Ntra. Sra del Pilar, Leandro Azcárate, Ugarrandia, Berdintasun plaza.
13:30 Berdintasun plaza
AGURRA BEREZIA
Konpartsek agur esango dute eta polonesa batekin bukatuko dute.
16:30-19:30 Berdintasun plaza
HAURRENTZAKO PUZGARRIAK
Txikiek gozatzeko puzgarrien gunea.
Antolatzailea: Uharteko Udala.
20:30 Berdintasun plaza
ZEZEN- ETA BEHI-SUZKOA.
Zezen-suzkoan parte-hartzea borondatezkoa da, eta arriskuak dakar, gerta daitezkeen ezbeharretan txikien arduradunak gurasoak dira. Zezen-suzkoak
ateratzen dituen txinpartekin arropa erre daiteke, beraz, arropa egokia eramatea aholkatzen dugu.
Antolatzailea: Uharteko Udala
Eguraldi ona egiten ez badu:
Konpartsen kalejiraren ordez dantza-harrera egingo da Toki Alai pilotalekuan, 12:00etan. Informazio eguneratua conoce-uharte-ezagutu.info-n egongo da.

GONBIDATUTAKO KONPARTSAK

BERRIOZAR

LAZKAO

ARROSADIA

NOAIN

EGUESIBAR

ATARRABIA

SUZANNE

comparsa

Apartado de la comparsa de gigantes y cabezudos de Huarte

You may also like...