Uharteko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Iruñerriko hegazti habiagileen atlasa egiteko, boluntarioen parte-hartzearekin, herritarren zientziarako eta ingurumenarekiko sentsibilizaziorako proiektu bat garatzeko.
Hegaztiak interesatzen bazaizkizu, parte hartu!
-
PROIEKTUAREN AURKEZPENA
Osteguna, maiatzak 4. 18:30. Kultur Etxea.
-
ORNITOLOGIAN HASTEKO IKASTAROA
Osteguna, maiatzak 11. 18:30. Kultur Etxea.
Ordu beteko hitzaldia eta 1,5 orduko irteera barne hartzen ditu.
-
UHARTE INGURUAN HABIA EGITEN DUTEN HEGAZTIAK BEHATZEKO JARDUNALDI PRAKTIKOA
Osteguna, ekainak 1. 18:30. Lekua zehazteke.
Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea.
Laguntzailea: Iruñerriko Mankomunitatea eta Uharteko Udala.