2023ko Senidetasunaren bestetako kartel lehiaketako irabazlea

Valentina Inés Maza Cuelloren (Uharte)ESTALLIDO DE EMOCIONES” lanak iragarriko ditu aurtengo Uharteko Senidetasunaren Bestak.

Burututako herri bozketan 327 bozka jaso dira guztira; “ESTALLIDO DE EMOCIONES” kartelak 188 bozka jaso ditu, “PITXINO” kartelak 89 bozka eta azkenik “FIESTA A TOPE” kartelak 50 bozka.

Lehiaketaren edizio honetan helduen modalitatean 6 kartel jaso dira eta haurren modalitatean kartel bakarra aurkeztu denez, zuzenean lehenengo saria jasoko du.

Artistek, kultur koordinakundeko kideek eta udal ordezkariek osatutako epaimahaiak herri bozketara eraman diren hiru kartelak aukeratu zituen. 

 

SARIAK

Helduen modalitatea

  • Valentina Inés Maza Cuello (Uharte) “ESTALLIDO DE EMOCIONES”: 600€ko saria.

Haurren modalitatea

  • Lander Mascaray Maiza (Uharte – 8 urte) “UHARTEKO KOLOREAK”: 125€ko balea arte plastikoetako materialetan.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi.

You may also like...