🎶🎵 NAFARROAKO NAZIOARTEKO XXVIIII ZIKLO KORALA 2023

LA PURA FUENTE CHOIR (Tokio, Japon)
Igandea, azaroak 5. 19:30. San Juan Ebanjelaria eliza.
La Pura Fuente abesbatza 2010ean sortu zen Seisen Junior eta Senior High School abesbatzetako hainbat graduaturen eskutik, Europako musika erlijioso garaikideaz gehiago ikasteko eta estilo hori Japonian zabaltzeko asmoz. Kide guztiek abesbatza arloko jarduera desberdin ugaritan parte hartzen zuten lehenagotik, bai Japonian eta bai atzerrian. 2014az geroztik, zazpi urrezko domina eta hainbat aipamen berezi eskuratu dituzte lehiaketa ezberdinetan.
Zuzendaria: Mikiko Sato.
Doako sarrera.
Antolatzaileak: Nafarroako Abesbatzen Elkartea eta Kultura Zerbitzua.

You may also like...