#ConoceUharteEzagutu2024 – 8, 9 eta 10. puntuak
8. Puntua
1. pista 3tik:
Tren elektriko batek Uharte zeharkatzen zuen, eta “Auzalorretan” gogora ekarriko digun seinale bat aurkitu beharko duzu.
2. pista 3tik:
Altzutza aldera paseoan bazoaz, aurkituko duzu erraz
3. pista 3tik:
Zutoinak ikusiko dituzu, horietariko bat hormigoizkoa eta bertan lotzen ziren Iratiko kableak.
9. Puntua
1. pista 3tik:
Lehen Ugarrandian nengoen, baina nire izatekoa denez baratzea, orain Inzoan dut atea.
2. pista 3tik:
Urteetan zehar, negutegietatik baratze askotara landareak zerbitzatu ditut eta Larramendi izenaz ezagutu naute.
3. pista 3tik:
Orain erretiratuta nago, baina Zokoako bidetik bazatoz, oraindik nire baratza zabalik ikusiko duzu .
10. Puntua
1. pista 3tik:
Lotsatia naiz, pixka bat ezkutuan nago, baina hurbiltzen bazara oso kantaria naizela ikusiko duzu.
2. pista 3tik:
Ez naiz Arga eta Urbi anai zaharrak bezain ezaguna, baina nire haran txikiko baratzeei edaten ematen diete nire urek.
3. pista 3tik:
Atzutzate bezala ezagutzen naute. Areta eta Erripagaña artean, bidezidor txiki batek eramango zaitu nire ibilguaren bazter bateraino eta bertan ikusiko nauzue alai zubitxo baten azpitik salto eginez.





