#ConoceUharteEzagutu2019 – 8, 9 eta 10. puntuak
8. Puntua
1. pista 3tik:
Nire magala kolore anitzez janzten da. Iparraldean hostotsuagoa naizen arren, eguteran ere edertasun handiko apaingarriak ditut. Aipatzen dizuedan honek berde ilun iraunkorrekoa da.
2. pista 3tik:
Nire harrobitik gora, Quercus Ilex-eko aleak inguruneari aniztasuna gehitzen diete.
3. pista 3tik:
Espezie honetako talde ezberdinak daude. Bila ezazue nire tontorrerako bidean hazten dena, gandor osoa korritzen duena.
9. Puntua
1. pista 3tik:
Puntu honetatik pasa nahi baduzu, belauneraino gutxienez bustiko zara.
2. pista 3tik:
Uharten, sirenarik gabeko uharte bat aurki dezakezu.
3. pista 3tik:
Bidezidor batek, patio batetik hurbil abiatzen dena, jolas eta bainurako leku ezkutu batera daramatzazu… “uhartea”.
10. Puntua
1. pista 3tik:
Zertarako ote da mekanismo hau?
2. pista 3tik:
Azkar jaisten bazara Dorraburu atzean utzita agian ez nauzu ikusiko eta “piltzarketari edo traperoenean” akituko duzu.
3. pista 3tik:
Uraren jarioa antolatzeko balio zuen eta, egia esateko, nahiko ongi nago oraindik 100 urte inguru ur azpian egon eta gero!!