#ConoceUharteEzagutu2019 – 8, 9 eta 10. puntuak

8. Puntua

1. pista 3tik:

Nire magala kolore anitzez janzten da. Iparraldean hostotsuagoa naizen arren, eguteran ere edertasun handiko apaingarriak ditut. Aipatzen dizuedan honek berde ilun iraunkorrekoa da.

2. pista 3tik:

Nire harrobitik gora, Quercus Ilex-eko aleak inguruneari aniztasuna gehitzen diete.

3. pista 3tik:

Espezie honetako talde ezberdinak daude. Bila ezazue nire tontorrerako bidean hazten dena, gandor osoa korritzen duena.

9. Puntua

1. pista 3tik:

Puntu honetatik pasa nahi baduzu, belauneraino gutxienez bustiko zara.

2. pista 3tik:

Uharten, sirenarik gabeko uharte bat aurki dezakezu.

3. pista 3tik:

Bidezidor batek, patio batetik hurbil abiatzen dena, jolas eta bainurako leku ezkutu batera daramatzazu…  “uhartea”.

10. Puntua

1. pista 3tik:

Zertarako ote da mekanismo hau?

2. pista 3tik:

Azkar jaisten bazara Dorraburu atzean utzita agian ez nauzu ikusiko eta “piltzarketari edo traperoenean” akituko duzu.

3. pista 3tik:

Uraren jarioa antolatzeko balio zuen eta, egia esateko, nahiko ongi nago oraindik 100 urte inguru ur azpian egon eta gero!!

You may also like...