#ConoceUharteEzagutu2019 – 13, 14 eta 15. puntuak
13. Puntua
1. pista 3tik:
1090ean hementxe nengoen jada, baina egun izandakoaren erakusle harri batzuk besterik ez dira gelditzen.
2. pista 3tik:
“Goikoa” bezala nintzen ezaguna, baina herritik urruti xamar nengoenez beste bat handiagoa eta erdigunean kokatua eraiki zuten. “Behekoa” egiteko niretik harri asko hartu zituzten.
3. pista 3tik:
Gorantz edo beherantz zoazela, bila itzazu biderik estuena harri eta pasabideen artean. Eta nire historiari buruzko gauza gehiago jaki nahi ezkero, sakatu esteka honetan:
https://drive.google.com/file/d/1b5ctYtAUaAWDbjsYHg1oFooXfGRz59Wn/view?usp=sharing
14. Puntua
1. pista 3tik:
Bai, nahi dut.
2. pista 3tik:
Baiezkoaren ondoren beti dago jaki goxoa, edari eta jaia leku “On” honetan.
3. pista 3tik:
Ziur aski Uharteko lekurik erromantikoenetakoa naiz. Alde batetik sartu eta bestetik atera bitartean zerbait aldatu da bidean bikotearentzat eta lekukoek batzuetan negar egiten dute hunkituta.
15. Puntua
1. pista 3tik:
Pisu handia daukat, baina airean mantentzen naiz erraz.
2. pista 3tik:
Txoko honetan atseden hartzen du 1933ko Cheetah-a, bai eta 1975eko Vedeyenev-M11 ere.
3. pista 3tik:
Angel Oroz Ezkurra uhartearrak, Ama Marianisten egoitzatik oso gertu, bere pasioa ezagutzera gonbidatzen gaitu eta hegazkineriaren historiaren zati bat erakutsiko digu.