Zorionak Uharte, guztiok elkarrekin gauza asko egin ditzakegu !!!

[youtube]http://youtu.be/d4icSql9f28[/youtube] 2012ko maiatzaren 12an 1200 pertsona baino gehiago elkartu ginen Lip Dub-a egiteko. Uhartek antolaketarako eta parte hartzerako duen gaitasunaren frogaketa izan zen. Hiru toma besterik behar izan ziren Uhartearrak mugimenduan hasteko eta dena emateko. Youtubeko bideoak hamabost mila bisita baino gehio izan ditu, eta egun, Gaztelaniako, Ingeleseko eta Frantseseko azpitituluekin ikus ditzakegu. Lip Dub-a Uharte Ezagutuaren proiektu barnean dago eta proiektu horren une garrantzitsuena izan da. Proiektua barne Uharteko Baliabideen Gida ere aurki dezakegu  eta  WEB honetan pixkanaka-pixkanaka Uharteko kirol elkarteak eta taldeak informazioa sartzen ari dira. Uharte Ezagutu Uharteko eta Uhartearrentzat egindako proiektua da eta hemen bizi garen guztion erreferentzia lekua izan nahi da. Zorionak Uharte, guztiok elkarrekin gauza asko egin ditzakegu !!!

You may also like...