UHARTEKO ANTZERKI TAILERRA.

UHARTEKO ANTZERKI TAILERRA. Edukiera mugatua, gonbidapenen banaketa ikuskizunaren ordu bete lehenagotik.
Abenduaren 17an, asteazkena, 20:00etan Kultur Etxean. Uharteko Antzerki Tailerrak “Bizitzan” antzeztuko du; obraren zuzendaria Juan San Segundo da.
Eguneroko bizitzan ez dakizu zer den esango duzun hurrengoa, kantoian buelta emanda norekin egingo duzun topo edota laupabost egun barru zer jango duzun. Eguneroko bizitzan askotan “inprobisatzen duzu”. Horrela, sortu dira Uharteko tailerrak aurkeztuko dituen eszenak. Oholtza gainean eguneroko egoerak inprobisatuko dira, minutu gutxi batzuetan sortutako eta labetutakoak, bere puntu-puntuan; naturaltasunez eta umore onez beteta, bizitzako edozein une antzerki hutsa izan daitekeela erakutsita.

You may also like...