Errefuxiatuen errealitatea antzerkiaren bitartez

‘Alas Rotas’ antzezlana aurkeztuko du Caminamos para crecer kulturarteko antzerki taldeak igandean, otsailaren 17an, Uharteko kultur etxean, 18:30ean

Sarrera ere Kultur etxeko atezaintzan eskuratu daiteko astelehenetik ostiralera 17:00tatik 21:00era eta igandean bertan 17:30tatik aurrera.

CEAR-Euskadi Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordean sortu zen antzerki konpainia 2015ean, batzordearen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona errefuxiatuakin eta boluntarioekin. Alas Rotas da haien bigarren lana eta igandean Uharten izango ditugu.

Antzerkiak estereotiporik gabe garatzeko aukera ematen diela azaldu dute Caminando para crecer konpainiako kideak. Mali, Costa de Marfil, Marruecos, Peru, Mexiko eta Euskal Herriko lagunek parte hartzen dute kulturarteko antzerki talde honetan.

Sinopsia: Yankoren istorioa kontatzen du. Yanko errefuxiatua da eta Espainian asiloa eskatu du. Asiloa lortzea ez da bide erraza, eta, azkenean, erbesterasten dute. Gizartearen injustiziak aipatuko dira antzezlanan ere, bereziki, xenofobia eta sexismoa. Hala ere, Alas Rotas aurrra egiteko indarraren aldeko mezua plazaratzen du, laguntasuna eta itxaroparen indarraren boterea gailenduz.

 

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude